Portfolioaren helburua da gelan landutako gaiak eta gaur egungo gizarteak eskaintzen digun guztia uztartzea: interneten surfeatzen ikasi, informazioa entresakatu... twitter, facebook, youtube, egunkari, aldizkari... Honetaz guztiaz baliatu ikasitakoa aberastu, osatu, edertu eta konpartitzen ikasteko. Teknologia berrietan trebatzearekin batera norberaren autonomia garatzeko aukera izan nahi du, ikasgai guztiak bitarteko izanik.